Sukaldean olia
Milaka urtetik hona, herrialde mediterraneoetako gastronomiari biziki lotuta egon da oliba-olio birjina estra. Izan ere, Espainiako sukaldaritza-kultura produktu horren dohainetan oinarritzen da. Garrantzi handi-handikoa, beraz, bai errezetetan, bai sorkuntza abangoardistenetan.
Oliba-olio birjina estra bikain egokitzen da sukaldeko erabilera eta aplikazio guztietara, elikagaien zaporea indartzen baitu eta jangarriago egiten baititu. Elikagai gordinetarako paregabea da, eta ongailu bikaina plater hotz zein beroetarako, hala nola zopa, barazki egosi eta plantxan edo lurrunetan egiteko haragi edo arrainetarako.
Oliba-olio birjina estrak aroma eta zapore atsegina ematen die maionesari eta beste saltsa askori. Bere egonkortasun termikoari esker, oliba-olioa ezin hobea da jakiak tenperatura altuetan prestatzeko, adibidez, salteatzeko, labean egiteko, erregosteko edo frijitzeko.
Oliba-olioaren etsai nagusiak airea, argia eta beroa dira; beraz, ongi itxitako leku batean gordetzea gomendatzen da, giro-tenperaturan eta zuzeneko eguzki-argitik urrun. Halaber, produktu naturala denez, oliba-olioa ez da denborarekin hobetzen. Horregatik, ahalik eta lasterrena kontsumitzea gomendatzen da, ekoitzitako urtean.
Ba al
zenekien?
1. Entsaladak eta barazkiak
oliba-olio birjina estrarekin eta gatzarekin ondu behar dira lehenik, eta ozpinarekin edo limoiarekin gero. Olioa aurrena botatzean, babes-geruza bat sortuko da eta barazkiak ez dira zimelduko.
2. OOBEa
primerakoa da barbakoan egiteko haragietarako; izan ere, zuku naturalak mantentzen laguntzen du.
3. Haragia txingarretan
egitean, oliba-olio birjina estrak zaporea gehitzen dio haragia gorritzen den bitartean. Osagaiak su motelean eta olio gutxirekin egin behar dira.
4. Oliba-olio birjina estrarekin
frijitutako edozein haragi, arrain edo barazkik zapore handiagoa izango du, olioak janaria itsastea eta koipetsua izatea eragozten baitu.
5. Prestatu baino lehen OOBEan
marinatutako haragia gozoagoa izango da. Oliba-olioa oso produktu delikatua denez, belar usaintsuak eta espeziak nahastea errazten du.
6. Aperitibo gozo-gozo
bat nahi baduzu, igurtzi baratxuri pixka bat ogi xigortu batean eta gehitu zurrustatxo bat olio birjina estra
7. Pastarekin
Pasta egostean OOBE pixka bat erabiltzen baduzu, ez da itsatsiko.
8. Elikagaiak
lehor egon behar dira frijitu aurretik, emaitza hobeak lortzeko.
9. iurtatu elikagaiak
estaltzeko nahikoa oliba-olio birjina estra dagoela zartaginean. Gutxi badago, janaria biguna geratu edo erreko da.
10. Zartaginean Oliba-olio birjina
estra bero egon behar da, baina ez zaio kea jario behar janaria olioan dagoenean.